Zaharra zara Bilbo dio Gariren abestiak baina argi dago gurea hiri teknologikoa dela eta gure egurekotasunean teknologiak inguratzen gaituela. Egunotan, Bilbao Tech Week antolatu dute BilboRock-en eta gaur eta bihar hemen izango gara software garapena eta marketing digitala gure inguruko kideekin lantzen, ikasten eta partekatzen.