Gora joan
© 2018. Jamenet Solutions
Elkarbanatu

We Mean More

Zure ideiak, gure bide-orria

01.

Profesionaltasuna

Jakintza-alor anitzeko talde eraginkorra da geurea, grina eta lehiakortasun handia erakusten dituena proiektu bakoitzean. Kalitatea, eraginkortasuna eta konfiantza dira gure balio nabarmenenak zure ideiari balioa eranstearren.

02.

Sormena

Originaltasuna lehenesten dugu ohikoaren aurrean, gustuko baitugu haratago joatea eta egunero berrikuntzak sartzea. Etengabeko aldakuntzan den ingurune digitalean erraz moldatzeko gaitasuna daukagu, azken joera eta berrikuntza teknologikoei adi.

We Mean More

Zugaz gehiago gara

Komunikazioan eta informazio-teknologietan adituak gara.

Teknologi zerbitzuak

Webguneen analisia, hostinga eta garapena egiten ditugu, informazio-teknologietan aholkularitza eskaintzen dugu, zuzenekoak streaming bidez ematen ditugu, bideo korporatiboak eta ikus-entzunezko ekoizpenak gauzatzen ditugu, diseinu grafiko lanak egiten ditugu hainbat euskarritan, eraldaketa digitalak, app-en garapena, hala nola eremu digitaleko hainbat alorretan formakuntza eta trebakuntza saioak eskaintzen dizkiegu erakunde eta norbanakoei.

Komunikazio eta marketina

Komunikazio proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu, marketin digitala, brandinga, sare sozialak eta copywritinga (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).

Ekitaldien antolakuntza eta koordinazioa

Orotariko ekitaldiak eta aurkezpenak zehaztasunez eta kontu handiz lantzen ditugu. Antolatzen ditugun ekintza hauen arrakasta, prentsan izaten duen difusioa eta inguru-digitalean daukan presentzia, lan-talde anitz batek eta punta-puntako baliabide batzuek bermatzen dizkigute.

We Mean More

Guri buruz

2000. urtean, hots, interneteko ‘boom’ bete-betean, gure CEO Iñaki Zanguitu aitzindari dugu multimedia edukien sorkuntza eta digitalizazioan. Bere etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua indarrean darrai egun gure lan-talde eraginkor eta diziplina anitzekoa bide.

We Mean More

Egizu gurekin bat

Gure lan-taldearen parte izatea gura nahi? Ezagutu nahi zaitugu! Bete ezazu ondoko galdetegia eta esaiguzu zergatik uste duzu We Mean More gure filosofiarekin bat zatozela.