Gora joan
© 2018. Jamenet Solutions
Elkarbanatu

Bizkaiak abian jarri du bere turismo webgune berria: visitbiscay.eus

Visit Biscay aurkezpenaBizkaiko Foru Aldundiak bere turismo-webgune berria Visit Biscay aurkeztu du gaur Bilbon. Jamenet Solutions-en oso harro gaude aparteko proiektu honetan parte hartu izanagatik; webgunearen diseinuaz, hala nola multimedia edukien sortzeaz nahiz edizioaz arduratu gara eta. Plataforma guztiz erakargarri eta intuitiboa dugu lan hori guztiaren emaitza, erabiltzaile eta ahalezko turistari informazio praktikoa eta eguneratua eskaintzen diona, hain zuzen.

Webgunea lau hizkuntzetan argitaratu da hasiera batean: espainiera, euskara, ingelesa eta frantsesa. Bizkaiko paisaia zoragarriei buruzko erreportajeak, ibilbide turistikoak nahiz lurraldean egin daitezkeen ekintza eta proposamen ugari aurkitu daitezke. Horrez gain, ekitaldi nabarmenenak ere kontsultatu daitezke. Halaber, irudi eta bideo guztiz iradokigarriez hornituta dago, baita mapa birtualaz ere, non lurraldeko punturik aipagarrienak klik batean dituzun.

Ibilbide liluragarri honetan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko Komunikaziorako Zuzendaritzaren lan bikainaz gain, Lantik enpresarekin batera egin dugu lan, webguneko garapen teknikoaz arduratu dena. Jamenet Solutions-en partez, erakunde bien erabateko profesionaltasuna nahiz prestasuna eskertu gura dugu.

Izaera irekia eta inklusiboa ezaugarri, visitbiscay.eus atari berriak Bizkaia bere osotasunean bizi eta disfrutatzeko informaziorik osatuena eskaintzen du. Begiratu bat egiozu webguneari eta esaiguzu zer deritzozun!