Bilboko Portuko Agintaritza
Bilboko Portuko Agintaritza
2017tik lanean dihardugu Bilboko Portuko Agintaritzarekin (BPA); offline eta online komunikazioaren kudeaketa eta koordinazioa daramatzagula. Euskal ekonomiaren eragile nabarmenetako bat izaki, osoko euskarri sendoa bermatzea dugu helburu nagusitzat.
Eginkizunak
Portuko sektorean espezializatutako prentsa dosierrak sortzen ditugu egunero, prentsa oharrak landu, argazkilaritza-erreportajeak eta ikus-entzunezko produkzioak (publikoak nahiz erabilera pribatukoak) ekoitzi, hainbat xedetarako euskarri grafikoak diseinatu, urteroko txostenak atondu eta euren sare sozialen profilen ardura ere badaukagu gure gain. Lanean dihardugu esleitutako helburuak betetzearren eta horrenbestez, trebakuntza saioak eskaintzen ditugu komunikazio digitalaren arloan, elkarrekin aurrera egiteko xedez.


