Garbiker
Garbiker
Garbiker, Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa, gure lurraldeko hondakinen kudeaketaz arduratzen den entitatea da. Enpresaren irudia eraldatzea erabaki eta gugana jo zuen, web-plataformari itxura berria emateko. Horretarako, erabiltzailearen beharrizanetara doitutako diseinu berria prestatu diogu, edukiak zenbait hizkuntzetan erredaktatuz eta multimedia edukiak sortuz, erabiltzaileak birziklapen prozesua hobeto uler dezan.
Eginkizunak
Garbiker proiektuan web-diseinu berria sortu dugu: plataforma responsiveagoa, erakargarriagoa, ikusgarriagoa eta interaktiboagoa. Argazkiz eta bideoz osaturiko eduki multimedia sortu dugu, Garbikerrek birziklatzeko dauzkan egoitzetan egiten duen kudeaketa erakusten duena. Horrez gain, motion-graphics tekniken bidez osatutako animazio-bideoak sortu ditugu, eta baita sare sozialetan erabiltzeko marketin plana ere.
- Bezeroa
Garbiker
Proiektua elkarbanatu


